sábado, 1 de junio de 2013

Eta negarrez aritzen naiz behin eta berriz, zugan pentsatzean. Hutsunea sentitzen dut bularrean, eta malkoak ekartzen dizkit begietara, mina bihotzera, irribarrea ezpainetara. Zure besarkada, ahotsa, berotasuna. Zure begiak, esku eta azala. Arnasketarik gabe uzten nauzu benetan, izarrak baino indartsuago erakartzen nauzunean. Oraintxe bertan oxigenoa faltan dut, bihotzean sentitzen dut mina, zu emen etzaudelako. Badakit hau guztia eztuzula sentituko, hitz handitan esanda. Baina noizbait entzuten baduzu ohiu bat, ni naiz, zure izena ohiukatuz, maitea deitzeko inor ez naizela sentituz.
Ezintasuna da sentitzen dudana, zu nire ondoan ez zaudela gogoratzean. Batzutan, begiak ixteitut, eta ohean nagoela zu ere nirekin zaudela imaginatzet, niri besarkatuz, niri begira. Zure usaia datorkit, eta benetan sentitzen zaitudala emen. Gero begiak irekitzeitut, zureak ikusteko prest... Baina beti bezela, ez zaude emen. Inoiz ez zara egon. Hutsunea, hotza, isiltasuna. Iraganeko mamuak nire kontra. Iluntasuneko argiak nigandik bi mila kilometroetara. Eta lo hartzeko prest negonean, gau osoa esna geratzen naiz, norbait etorri eta ni akatzeko prest ote dagoen jakinminez. Baina inor ez da etortzen. Eguna egiten da orduan, egun berri baina berdin-berdina.
Bertan zinen zu, kasualidade hutsa. Bizitza aldatu eta korrika atera zinen, koldarra izanez. Eta beti bezela geratuko naiz ni emen, exerita zure zai, joan zinen bidetik begira, noizbait beharbada bide beretik etorriko zarelakoan.