martes, 18 de septiembre de 2012

Chapter 2012. Page 262 of 366.

Zeruari begira idatzi zenituen zure azkeneko hitz goxoak, infernuak bidali dizun bizitza arrotz hau madarikatzen. Itsasoari begira idatzi zenituen zure azkeneko egunen begirada xamurren deskribapena, zure azken amodioarekiko maitasun itsuaren kolore ilunak gogoratuz. Utzi zintuenean ezin ahaztu. Utzi zaituela ezin gogoratu. Azken egun hauetan ezin malkoak gorde, bete ezin duzun huts hori kanpora atera nahian dabil, segundu bakoitzean, gero eta indartsuago. Azkenean beti oroitzapen hutsak geratzen zaizkizula badakizu, eta behin eta berriz bizitzak pena merezi duen galdetzen diozu zeure buruari.
Haizearen hotza sentitzen duzu zure gorpuaren kontra, jada bizigabea. Bizitako guztia gogoratzean, ama etortzen zaizu burura. Hitzak airean gelditzen dira, haizeak daramatza. Ama etxean dago, afaria prestatzen, bere seme maitagarria etortzeko zain. Leihoa bat-batean irekitzean, amari hitz modukoak iristen zaizkio, eta isiltasuna gelditzen da: ''Barkatu ama, benetan. Badakit ez dela erraza izango, eta beti edukiko nauzula gogoan... Baina ni ez nintzen zoriontsu bizi, ama, hori bazirudien ere... Barkatu ama, benetan. Eskerrikasko. Maite zaitut, amatxo.'' Amari platerak lurrera erortzen zaizkiola, telefonoaren bila doa.  Orain, amataz errukitzen zara, ama gaixoa... Zure telefonoa aitzen duzu urrunean. Ezin hartu, ezin erantzun.  Ama poliziekin hitz egiten dago, baina zer eginik ez ama, jada ez.
Zure gorpua poliziek reanimatu nahian dabiltzala badakizu. Anbulantzia batek hospitalera eraman zaituela entzun duzu... Eta orain, bere irudia etorri zaizu burura. Ikusi egin duzu, zure amaren ondoan dago, negarrez. Horren ondoren dena ilun gelditzen da: ez soinurik, ez hitzik, ez begirada galdurik. Pentsatzeko ordua ailegatu zaizula uste dut. Bakardadea ezinbestekoa da hori egiteko, ezta? Hori aipatu zenuen behin, behintzat.  Eta bai, batzuetan gauzak arrazoi logiko barik gertatzen dira. Horregatik zaude orain iluntasun honetan murgildurik. Heze, ilun,  hotz.
Begiak irekitzean, bertan dago ama. Zure eskua indartsu helduz. Negarrez dago, Baina esnatu zarela ikustean irrifarra margotu zaio aurpegian. Gela argi hura begiratzen duzu arretaz, eta nola bukatu duzun bertan galdetzen diozu zeure buruari. Amak ez du erantzuten, inork ez du aitu. Oihu guzti horiek nundik datozen ez dakizu. Lekuz kanpo daude. Lekuz kanpo zaude. Inuxente hutsa izan al zara? Guztia ametsa izan al da? Ez, badakizu ezetz. Eta argia sortzen da itxirik zegoen ate ilunetik. Besarkada goxo hura ez duzu inoiz ahaztuko, ez dituzu barkamena eskatzen duten hitz horiek inoiz ahaztuko. Ezta noizbait berotasuna eman zizuten urrezko begi zabal, argi eta handi horiek... ez, ez dira zure burutik joango.
Pentsatzen zaude berriz. Bizirik zaude azkenean. Bizitzak batzutan pena merezi duela konturatu zara. ''Maite zaitut'' hutsa entzuteko bakarrik baldin bada ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario