domingo, 20 de enero de 2013

Chapter 2013. Page 21 of 365.

Gau iluna, bai, gau hartakoa, eta baita hotza ere. Arnasten zenuen bakoitzean ke txuria atera eta segundu batzuen tartean dena estaltzen zuen: kalea eta baita pentsamenduak ere. Pausoz-pauso, geroz eta urrutiago etxetik eta geroz eta gertuago bete ezinezko ametsetik. Eta bai, ikusi zenuen bai, bertan zegoen argia itzali gabe, leihoaren beste aldean. Inoiz baino ederrago zegoela pentsatu zenuen, baino hori beti pentsatzen zenula uste dut.
Eta gauero bezela, hamabik punttu-punttuen itzali zuen argia, zu duela segundu batzuk lehenago itsutu egin zizuna. Orduan hasten zen bai, zure ametsa. Leiho madarikatu horretatik jaitsi ta zuregana  zihoala amesten zenuen gauero, han exerita bere seinale baten zai. Baina gauero bezela, amets hutsa zen. Horregatik harrituta utzi ninduzun, ausardiaz bete eta bere leiho ondoan gutuna utzi zenuenean, harria bota eta leihoa irekitzean, txapela jantzi eta etxera itzuli zinanean.
Urrengo gauean, beti bezela, leihoko bidea hartu zenuen. Bertan zegoen bera, gauero ez bezela zure zai, leihoaren beste aldean irribarretsu. Ezer egin gabe bertan geratu zinen, izar iheskorrak gohian zeudela eta zu, leihotik beste aldean zegoen ilargi ilunari begira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario