martes, 2 de julio de 2013

Chapter 2013. Page 184 of 365.

Bizitza da ikusten dudana pasatzen zure irribarren zai, zure begirada xamur eta bakarren zai. Eta amets egiten dut, eta arnastu egiten dut, eta gogoratzen zaitut. Egun guztietan, momentu bakoitzean, hitz bakoitzean. Azken malkoa zuretzat izango zelakoan barre egiten genuen momentuen sentsazioak berriz. Tornadoak min gutxiago egiten dute.
Eta ez dakizu zer sentitzen dudan, nola sentitzen naizen zure usaia gogoratzean, zure besarkaden beroa berriz nire azalaren kontra sentitzean. Bihotza uzkurtu, eta hotz gelditzen naiz, zuretzat taupada guztiak nahi ditudalako. Izarrek ere, berdina esaten didate. Gauak pasa izan ditut izarrekin hitz egiten, zutaz, zu ta zure memoriaz.
Malko bat erori zait urrutira, eta ilunabarrean gertu sentitu zaitut berriz. Eguna nola altsatzen den ikusi det oraingoan ere, baina bakarrik. Zurekin ikusten nuen modura. Galdu egin dut, beti bezela. Baina zure bizitzaren zati bat hartuta daukat niretzako beintzat, nik gogotatzen ditudanak zure oroitzapen berak direlakoan.
Iraganaz bizitzea izango da urrengoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario