viernes, 26 de octubre de 2012

.

Izarrei begira geratu naiz gaur, zure hutsunea sentizten, zure besarkada galduen falta somatzen. Haize hotza etorri zait gaur, zure ahotsak xuxurlatutako hitzak berriz oroitzeko. Eta azkean, hasiera beti dagoela. Eta gaur, zure falta sentitu arren, badakidala pasatzen den sengundu bakoitza, zu ikusteko segundu gutxiago bat dala. Eta ez, ez dakit zergatik iluntasunak gaur gogoratu didan bakarrik nagoela, edo beharbada, horrela sentitzen naizela. Inoiz ez zea konturatu, gero eta istorio gehiago kontatu arren, ezer ez dela aldatzen? Nik bai, eta beti berdina gertatzen da. Azkenean, beti bakarrik gaude, geure barnean, bakarrik. Baina lasai, begiak itxi, eta malkorik gabe, hotzik sentitu gabe, lo  hartu ezazu. Gaur, egun gutxiago bat dala, eta beharbada, ilargiak gaur gu zaintzen egongo da, bakarrik ez sentitu gaitezen. Ilargia eta bere malkoek beti egongo dira hor, gure ondoan, gure bakardadea betetzen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario