domingo, 17 de marzo de 2013

Chapter 2013. Page 76 of 365.

Atea ireki, eta bertan zeon, itxoiten, ni jaisteko zai. Ez nuen espero, egia esan, inoiz ez nuke imaginatuko horrelakorik. Nei itxoiten? Noiztik? Baina hor zeon, iluntasunean. Eta isiltasuna nagusitu zen bapatean, begirada makur eta ilun baten ondoren. Ez nuen ezer esanik ere, baina nire begirada urtu egin zen, berearekin batera. Txakurra, jada urduritzen hasita, guri begira zegoen, ezer ez ulertzen. Ze egin behar nuen ba nik? "Shock" moduko batean, asko ezin da esan. Eta hurbildu egin zen, lurrari begira, txakurra laztandu, eta niri besarkatu. Babestuta sentitu nintzen, bai, inoiz baino gehiago. Barkatuta zegoen ni besarkatu baino askoz ere lehenago.
Eta gauean, leihotik begira, beti gogoratukoet amets hura, babesten nauten besoen hartean egitet lo gau guztitan, hauetan pentsatuz, hor daudela imaginatuz. Nere bizitzan itxaropena faltan baldin badago ere, berarekin amestu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario