lunes, 1 de abril de 2013

Chapter 2013. Page 91 of 365.

Ta iraileko gau epeletan esnatzen naiz zure bila. Ta iraileko gau epel horietan zure besarkadetan murgiltzen naiz, eta ohiu egiten dut, zure esku leunak lepoa erretzen didatenean. Eta abenduko gau hotzetan ere esnatu izan naiz gaueko une xamurretan, zure zai leihotik begira, inuxente hutsa bezela, zure muxuekin amestuz. Ta gero udara nazkagarria agertzen da, zu jada ezaudela gogoratuz, ia enauzula oroitzen gogoratuz. Eta haize epela dator berriz leihotik, gela guztian zure usaia utziz, berriz ere arima itotzen, urratzen, bakardadea akatzen zure oroitzapenez. Eta kaxa hutsa ikustet, gure iraganez beteta, baina etorkizunez hutsik.
Eta abuztuko gau beroetan gogoratzet zure doinua, zure beso leunak, zure begi berdeak, zure indarra, poza, babesa. Baina ez zaude jada, eta horrek akatu egiten nau.
Orain itsasoari begira ematet gaua, izar iheskorrak zeruan ditudala, haizearekin batera. Ez dakizulako zein zaila den zutaz oroitzea. Betiko izango zara ipar izarra, etxerako bidea erakusten didana. Istorio guztiek dute ezuzteko gertakizun bat, paradisurantz bidaia, eta azkeneko momentua. Baina gaurko erlojuak gogoratzeit zure azkeneko momentu horretan zure begiek esan zidaten "maite zaitut" hori. Horrek balio izan dit betiko, zure bihotzeko taupada ez emanak sentitzeko indarra, zu nire ametsetan irauteko indarra, itxaropena.

No hay comentarios:

Publicar un comentario